Ibilbideak

Ibilbideak

ARALAR

Informazio orokorra

  • Sailkapena: 
  • Parke naturala: 
  • Kokapena: Gipuzkoaren hego-ekialdean dagoen parkea Nafarroako lurretara ere zabaltzen da. Gipuzkoako zatiak Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Lazkao, Tolosa eta Enirio-Aralar Mankomunitateko lurrak hartzen ditu. 
  • Sarbideak: N-1 errepidean, Alegia (Amezketa aldera), Ordizia (Zaldibia eta Larraitz aldera) edo Beasaingo (Ataun aldera) irteerak har daitezke. 
  • Hedapena: 10.971 hektarea
  • Informazioa: 
    Parke naturaleko informazio bulegoa 
    San Gregorio auzoa, Elkargunea 12 
    20211 Ataun 
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera: 09-13 eta 15-18 

 


 

Historiaurreko museoa 

Euskal Herriaren historiaurrearen gordelekua da Aralar. Hirurogeitik gora trikuharri, tumulu eta monolito aurkitu dira, alegia, Gipuzkoak eta Nafarroak partekatzen duten parke zabalean.

Gipuzkoako lurraldearen hego-ekialdean, Nafarroako Foru Erkidegoan ere barneratzen dela, Aralarko kareharrizko mendigunea Euskadiko garrantzitsuenetakoa da, hedapenean zein altueran. Beste horrenbeste esan liteke horren balio ekologikoari, ondare megalitikoari eta nekazaritza- zein abeltzaintza-erabilerari; Gipuzkoako artzaintza-gune nagusia da, alegia, Aralar, ezbairik gabeko protagonista ardi latxa dela.

Txindoki (1.331 metro) mendiaren silueta bakartia erreferentzia puntu garrantzitsua da mendizale eta ibiltarientzat. Guztiek ere ondo markatutako ibilbide luze edo laburrak aurkituko dituzte Aralarren, parke naturaleko parajeetan barneratzeko egokiak denak. Badira, gainera, puntu guztiz bereziak; esate baterako, Ataungo domo malkartsua, Akaitz inguruetako hariztia edota Pardelutzeko glaziar-zirkua.

 


 

Flora eta fauna 

Sai arreak, sai zuriak, arrano beltzak eta ugatzak ikus daitezke hegan Aralarren. Bisoi europarra, muturluzea, orkatza eta basurdea dira, besteak beste, bertan katalogatu diren 147 espezieetakoren batzuk. Gorantz egin ahala, Aralarko artadi eta hariztiek pagadi eta harkaitzei uzten diete tokia.

 


 

Larraitz-Abaltzisketa arteko buide egokitua edo Bide Berdea

Larraitz-Abaltzisketa arteko pasealekua bigarren ibilbide egokitua da eta Aralarko natura parkean dago. Ibilbidea Larraitzeko ermitan hasten da eta Abaltzisketako herriguneraino iristen da. 1,5 km-ko luzera eta % 8ko gehieneko malda ditu. Bideak 2 metroko zabalera du eta zorua hormigoi inprimatukoa da, gurpildun aulkientzat eta ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat egokia. 

Bidean zehar itsuei trazatuaren berri emateko testura ezberdineko gida distala jarria dago. Halaber, zeharkako giden bitartez, bidean zehar jarritako informazio panelen berri ematen da. 

Paseoan baranda bat jarri da bi alturako eskudelak dituena, eta horietan ukipen-plakak eta botoiak jarri dira, distantzien, atseden guneen hurbiltasunaren, panelen, eserlekuen eta abarren berri ematen dutenak. 

Ibilbidean zehar inguruko natura eta kultura baliabideei buruzko 40 informazio-panel daude, goierliebean eta braillen idatziak. Era berean, fauna espezie ezberdineko brontzezko hainbat irudi jarri dira. 

Malda handieneko zatietan atsedena hartzeko lauguneak egin dira eta ibilbide osoan zehar diseinu egokituko egurrezko eserlekuak jarri dira. 

Orientatzen laguntzeko, iluntzen duenean, ibilbidea argiztatuta egongo da bi orduz, ibiltariari abiapuntura itzultzeko aukera emateko. Bideko argiez gain, argi berdeko puntuak jarri dira Abaltzisketako noranzkoan eta argi gorrikoak Larraitzeko noranzkoan.

Ibilbidea egokitzeko lanek aprobetxatuz, hainbat hobekuntza egin dira Larraitz inguruan. Hala, atseden eremuan mahaiak jarri dira, eremu horretako aparkalekuak asfaltatu egin dira eta Larraitzeko ermita dagoen plazatxoa hiritartu da. Guztira obren aurrekontua 650.000 eurokoa izan da eta lanak 9 hilabetetan egin dira.