Deialdia: Abaltzisketa-Baliarrain-OrendainElkarteko Idazkaritza lanpostua
|
ABALTZISKETA-BALIARRAIN-ORENDAIN ELKARTEA |
|
|
|
Abaltzisketa, Baliarrain eta Orendain udalerriek osatzen duten udal elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) hutsik dago. |
|
|
|
Lanpostu hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa da eta, beraz, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, funtzionarioen eskala horren araubide juridikoa ezartzekoak, xedatutakoari jarraiki bete beharrekoa. |
|
|
|
Horri dagokionez, ezinezkoa izan denez gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batekin hornitu, bitarteko funtzionario batekin bete beharra dago, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 53. artikuluak xedatatukoaren arabera. |
|
|
|
Horrenbestez, ebazpen honen bidez, Abaltzisketa, Baliarrain eta Orendain udalerriek osatzen duten udal elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua deitzen da; halaber, deialdi hori arautuko duten oinarriak onesten dira. |
|
|
|
Horiek horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. |