Historia
Historia
Erdialdean nabarmentzekoa da udaletxearen eraikina, euskal estiloko ezaugarri tipikoak dituena. Bere ondoan, San Joan Bataiatzaile parrokia-eliza dago, XVI. mendekoa izan arren, XIII. mendeko aurrealde erromanikoa duena. Kanpandorrea osatzen duen kanpaietako bat 1493an egin zuten herrian bertan.
Inguru naturalari dagokionez, garrantzi handiko beste leku bat Larraitzeko paisaia da, non izen bereko baseliza dagoen. Fededun askoren helmuga da, bertan mirariak gertatzen omen direlako. Era berean, askaldegia ere bada, horretarako egokitutako bankuak eta mahaiak dituena.
Mendigoizale askok hemen izan ohi dute abiapuntu aproposa hainbat gailurretara igotzeko, horien artean, Txindoki, Gambo, Pardarri edo Gaztelu.