Agenda

Saharar herriarentzat elikagai eta material bilketa

Abaltzisketako Udalean, Saharar herriari laguntzeko janari eta material bilketa egingo da.
31 ENE 11 ENE

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideek Saharar herriarekiko elkartasuna lortu eta errefuxiatu kanpamentuetara ahal den laguntza gehiena eramateko helburua dute. Horretarako bide bat janari bilketa egitearena da.

 

Janari bilketa hau urtarrilean gauzatzen da. Abaltzisketan janari bilketa hau honela egingo da:

  • BILKETA EGITEKO EPEA: 2022ko urtarrilaren 31tik  

                                                   2022ko otsailaren 4ra.

  • BILGUNEA: Abaltzisketako Udaletxean, bulego orduetan.

- BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA:

      Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaohialak.

      Bestalde, eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…).