Agenda

Atzealdea

Saharar herriarentzat janari eta material bilketa

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideek janari eta material bilketa egingo dute
9 URT 31 URT

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideek Saharar herriarekiko elkartasuna lortu eta errefuxiatu kanpamentuetara ahal den laguntza gehiena eramateko helburua dute. Horretarako bide bat janari bilketa egitearena da.

 

Janari bilketa hau urtarrilean gauzatzen da. Abaltzisketan janari bilketa hau honela egingo da:

 

  • BILKETA EGITEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 9tik  

                                                    2019ko urtarrilaren 31ra.

 

  • BILGUNEA: Abaltzisketako Udaletxean, bulego orduetan.

 

- BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA:

      Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaohialak.

 

Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan Midyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…).