Agenda

Atzealdea

Saharar herriarentzat elikagai eta material bilketa

Abaltzisketako Udalean, Sahar herriari laguntzeko janari eta material bilketa egingo da.
9 URT

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideek Saharar herriarekiko elkartasuna lortu eta errefuxiatu kanpamentuetara ahal den laguntza gehiena eramateko helburua dute. Horretarako bide bat janari bilketa egitearena da.

Janari bilketa hau urtarrilean gauzatzen da. Abaltzisketan janari bilketa hau honela egingo da:

  • BILKETA EGITEKO EPEA: 2017ko urtarrilaren 9tik  

                                                              2017ko urtarrilaren 27ra.

  • BILGUNEA: Abaltzisketako Udaletxean, bulego orduetan.

- BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA:

      Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaohialak.

Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan Midyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…).