Agenda
Atrás

Goierriko VI. Rallysprinta

Martxoaren 16an, larunbata, VI. Goierri rallysprinterra egingo da.
16 MAR

Rallyak Lazkaon izango du irteera,  Gaintzatik Abaltzisketarako bidea egin  eta Zaldibira zuzenduko da. Hori dela eta, 12:30etatik iluntzeko 21:30ak arte Zaldibiatik  Abaltzisketara datorren bidea ibilgailuentzat moztu egingo da.  Proba 14:00etan hasi eta 21:00etan amaituko da.

 

Uneoro, anbulantzia eta erreskate taldeak egongo dira bide osoan zehar, lasterketaz kanpoko edozein larrialdi dela ere ahalik eta azkarren bertaratzeko. Horrez gain, edozein larrialdiren aurrean lasterketa gelditu eta behar den pertsonala sartuko litzateke (Suhiltzaile, anbulantzia, ertzaina..). Larrialdirik ezean errepidea itxita egongo da proba bukatu artean. 

 

Abaltzisketako bizilagunen batek atera beharra bazenute  edozein arrazoi medio, aurrez deitu telefono honetara: 688642894.   

Egun horretan, antolatzaileen gomendioak errespetatzea eskatzen da.