Agenda

Atrás

Bertso bazkaria

Ekainak 22an, San Juan Jaiak ospatzen direla eta, bertso bazkaria antolatu da.
22 JUN

Aurtengo San Juan jaiak gainean ditugula eta, egitarauko atal baten berri emateko idazten dizuegu.

Ekainak 22an (ostirala), bertso bazkari bat egiteko asmoa da Iker Zubeldia, Haritz Mujika eta Andoni Egaña bertsolariek lagundurik. Bazkari hau, Larraitz-Gain jatetxean izango da, eguerdiko 14:30etan. Otordu honetarako izena emateko, bi aukera dituzue: batetik, herriko sozidadean dagoen paperean zuen izen-abizenak idaztea, edota Festa Batzordeko kideren bati jakinaraztea (izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da). 

Honako hau izango da bazkariko menua, zeina 25€ kostako den:

  • Entsalada eta fritoak
  • Legatza plantxan, kostila edo eskalopea aukeran
  • Postrea (Etxeko tarta)
  • Kafea

(Edateko: Sagardoa ta ardoa)